Kabaret Bilboko Alde Zaharreko zure klub berria da. Musika zuzenean, DJak, garagardo-dastaketak, koktel hautatuak eta askoz gehiago girorik onenean eta hiriko bibrazio onenekin.
Only Good Vibes!
Horixe da gure leloa, gure filosofia. Kabaret jai-giro onenaren bila dabiltzanentzat da. Hona edatera, dantzatzera edota ligatzera etortzen da, baina beti jator eta gainerakoak errespetatuz.
God is a DJ
Spotifyko zerrenda batek ezin du behatu dantzatokia, ezin du jakin zer behar duen jendeak berotzeko. Kabareten, badakigu zein garrantzitsua den DJ on bat, eta asko estimatzen dugu. Funka, R&Ba, diskoa, soula... musika beltzean espezializatuta gaude, baina gainerako koloreei muzin egin barik.
LIVE!
Kabaret ezinbesteko topagunea da, Bilboko Alde Zaharrean, zuzeneko emanaldien zaleentzat. Kontzertuak, antzerkia, bakarrizketak, poesia... jarraitu adi gure hileko egitarauari.
6:00ak arte!
02:00ak dira, taberna guztiak ixten ari dira, baina zuk eta zure lagunek parrandan segitu nahi duzue. Bada, ez kezkatu, Kabaret goizaldeko 06:00ak arte dago irekita, ostiral eta zapatuetan.
Let it beer
20 garagardo-motatik gorako hautaketa prestatu dugu, iturrikoen eta botilakoen artean, garagardozale zorrotzenak asetzeko. Eskatu garagardo-karta!
Zatoz!
Barrenkale Barrenako 10.ean gaude, Bilboko Alde Zaharrean. Etorri jator asko biharamunik ez balego bezala bekatu egitera. Bizitza festa baita, eta dantza egitera atera nahi zaitugu.